domingo, 28 de octubre de 2012

Lagun bat

Bada gorroto dudan lagun bat; 
zuhaitzean gora egin nahi dudanean... 
ez, ez, ez! Hobeto ez! esaten dit. 
Laprast eroriko zara lurrera. 

Bada gorroto dudan lagun bat; 
dantzatu nahi dudanean... 
ez, ez, ez! Hobeto ez! esaten dit. 
Mundu guztiak begiratuko zaitu.

Bada gorroto dudan lagun bat; 
gustoko mutilarengara urreratzean... 
ez, ez, ez! Hobeto ez! esaten dit. 
Ez du zurekin nahiko berak. 

Bada gorroto dudan lagun bat; 
ahizpa nagusiari muxu eman nahi diodanean... 
ez, ez, ez! Hobeto ez! esaten dit. 
Esnatu egingo duzu berehala.

Bada gorroto dudan lagun bat; 
lagun horren izena lotsa da.
 Ez, ez, ez! Inola ez! esaten diot gauero. 
Bihar, bihar ez dizut kasurik egingo bada.


No hay comentarios:

Publicar un comentario