Ezautzen diabenak bakite hitz gutxiko neska naizela, ta ez zatela nere sentimenduak azaltzia gustatzen. Baina idazten hasten naizenian ezberdin sentitzen naiz... Aske. Bai, hori da hitza. Aske! Orri txurian, marradunetan edo ordenagailuko pantailan aurrian ez baidakat beldurrik. Bai... zein polita izaten dan momentu hori. Barnian dakaten dana ateatzen laguntzen dit, "desahogatzen". Ta inork ez bait erantzuten ere, ikaragarria da. Bene-benetan. Idazten nauan momentu horretan barre in ahal det ta, baita negar, garraxi, nere buruari jo. Ta idatzi ondoren... ai... ez dakizue zein ondo sentitzen naizen! Nik hitzez ezin det dana esan, ta idaztian aldiz... barruan dakatena, nik bakarrik dakiten hori, hori guztia, idaztet. Idatzi... idatzi hitza ez zait asko gustatzen nik itetena azaltzeko. Hitz hotza emateu ta. Batzutan zentzurik ez dakana. Azken batian, orrixa, bloga edo dana delakua txoko txiki bat dia. Guzti guztiak. Bertan letrekin disfrutau iteten toki bat. Inoiz baino hobeto esanda, beraiekin bizi, maitatu, dantzatu, barre, negar...
Letrak sentitzeitut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario