domingo, 28 de octubre de 2012

Lagun bat

Bada gorroto dudan lagun bat; 
zuhaitzean gora egin nahi dudanean... 
ez, ez, ez! Hobeto ez! esaten dit. 
Laprast eroriko zara lurrera. 

Bada gorroto dudan lagun bat; 
dantzatu nahi dudanean... 
ez, ez, ez! Hobeto ez! esaten dit. 
Mundu guztiak begiratuko zaitu.

Bada gorroto dudan lagun bat; 
gustoko mutilarengara urreratzean... 
ez, ez, ez! Hobeto ez! esaten dit. 
Ez du zurekin nahiko berak. 

Bada gorroto dudan lagun bat; 
ahizpa nagusiari muxu eman nahi diodanean... 
ez, ez, ez! Hobeto ez! esaten dit. 
Esnatu egingo duzu berehala.

Bada gorroto dudan lagun bat; 
lagun horren izena lotsa da.
 Ez, ez, ez! Inola ez! esaten diot gauero. 
Bihar, bihar ez dizut kasurik egingo bada.


martes, 16 de octubre de 2012

Nik daukat etxetxo bat, horrela eta horrela...

Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaah!
Eztakitx, eztakitx ze sentitzeten oin momentuan... 
Tripan un tirriiiiiiiiiiiiiiiiin... jijiji 
Profilian jartzeuan bezela, arkitektura ikasten ai naiz. Bueno, nere lehenengo urtia da.

Atzo, "proiektuak" izeneko asignaturan, etxe bat itxeko esan ziguten, hiru pixutako etxia. Hori bai, garrantzitsuena eskailerak diaz, zuk nahi ditxuzun moduko eskailerak. Naezun forma, materiala... Imaginaziua euki ber! Kristona! Ta nola nere lehenengo aldixa dan hau itxen detela, pozik nao! Ilusio pilakin! Baina beste alde batetik pixkat beldurtxua dakat... ia ze letxe ateatzen zaten! Ia hasi naiz gauza batzutan pentsatzen, interneten begiratzen... Emaitza jarrikoizuet hamen! 
Egixa esan oso esperientzia politxa iruditzen zat, asi que topea in berko! 


Hamen usteizuet nere pixuko bistak goizeko 7.30tan...
Hau bai plazerra Donostin bizitzia! 


P.D: Oindiok pixkat galduta nabil hamendik, 
ta hori zenbait esperientzia euki ditxutela. 
Eztakit euskeraz idatzi, erderaz... 
asi que, tiempo al tiempo! 

martes, 2 de octubre de 2012

M.

Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irakurri. Irten. Sartu. Gelditu. Pentsatu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu . Barre egin. Irten. Sartu. Harritu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Emozionatu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Negar egin. Irten. Sartu. Deskonektatu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Maitatu. Irten. Sartu. Eskertu. Irten. Sartu. Imaginatu. Irten. Sartu. Disfrutatu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. Irten. Sartu. SENTITU. Irten . . .